Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorri futbol zelaian

Erregionalak eta infantil neskak zein mutilak izango dira etxean ariko diren taldeak

2022·10·13


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri futbol zelaian ostiralean eta larunbatean. Erregional mutilek Urnietaren aurka jokatuko dute bihar, ostirala, 19:45ean. Iragan asteburuan 3 eta 0 galdu zuten Idiazabalen eta bigarren postuan daude. Urnieta laugarren dago puntu kopuru berarekin. Infantil mailako Intxurreko bi taldeek larunbatean ekingo diote denboraldiari etxean. Neskek Aiztondo Neskide taldearen aurka jokatuko dute 11:15ean eta mutilek Tolosaren aurkakoa izango dute 9:30ean

Bestelakoan, jubenilek eta kadeteek garaipenak lortu zituzten. Jubenilek 7 eta 4 irabazi zioten Billabonari eta bigarren postuan daude larunbatean 18:00etan hirugarren dagoen Ordiziaren zelaian aurka jokatu aurretik. Kadeteek 3 eta 1 irabazi zioten Aretxabaletari. Zazpigarrenak dira eta laugarren dagoen Zumaiakoren aurkakoa izango dute igandean 12:30ean etxetik kanpo.