Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregionalak, lehen mailako jubenilak, kadeteak eta infantil neskak izango dira etxean ariko direnak

2024·01·24


Asteburuan Intxurreko futbolarien lau partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian. Erregionalek kopako lehen partida izango dute larunbatean 15:30ean Mondragonen aurka, lehen fasea laugarren amaitu ostean. Lehen mailako jubenilek hutsean berdindu zuten azken partidan Danenaren kontra eta bigarren postuan daude, egun berean 18:00etan Urnietaren aurka jokatu aurretik. Ohorezko mailako kadeteek lau eta huts galdu zuten Ordizian eta Mondragonen bisita izango dute larunbatean 11:00etan. Azkenik, infantil mailako neskek ere Mondragonen aurkakoa izango dute igandean 10:00etan. Iragan asteburuan 1 eta 3 irabazi zuten Aiztondoren aurka.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, gorengo mailako jubenilek Tolosan jokatuko dute igandean 11:45ean iragan astean atsedena izan ostean. Infantil mutilek berriz, 2 eta 4 galdu zuten Lazkaoren aurka txapeldunen fasean eta igandean 10:00etan Aizkorri Goierriren zelaian jokatuko dute.