Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2024·02·28
Intxurreko taldeen lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalak kopako multzoko lidertzan dira Ikasberriri 0 eta 5 irabazi ostean eta larunbatean 12:15ean Aretxabaletaren aurkakoa izango dute. Lehen mailako jubenilak igoera fasea jokatzen hasiko dira. Lagun Onaken bisita izango dute larunbatean 10:00etan. Ohorezko mailako kadeteek 2 eta 0 galdu zuten Tolosaren zelaian eta igandean 16:00etan Zumaiakoren aurka jokatuko dute. Etxean ariko den azken taldea infantil mutilena izango da. Txapeldunen faseko lehia izango dute hauek ere Zumaiakoren aurka igandean 11:00etan. Azken partida 4 eta 2 irabazi zuten Anaitasunaren aurka.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, gorengo mailako jubenilek lidertza mantendu nahiko dute larunbatean 16:30ean Billabonan, iragan asteburuan Anaitasunari 3 eta 1 irabazi ostean. Infantil neskek 3 eta 4 galdu zuten Zarautzen aurka kopan eta Mutrikun ariko dira larunbatean 12:30ean.