Berriak
2019·11·12
Intxurreko taldeen lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Gorengo mailako neskek Elgoibarren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Amaikak Baten zelaian 2 eta 0 galdu zuten eta laugarren postuan daude. Jubenil mutilek jipoi handia jaso zuten Ostadarren aurka iragan asteburuan. Punturik gabe jarraitzen dute eta Segura Goierriren bisita izango dute igandean 16:00etan, lehen puntuak batzeko asmoz.
Kadete mailako mutilen bi taldeek ere etxean jokatuko dute. A taldeak Lazkaoren aurkakoa izango du larunbatean 13:00ean. Vasconiaren aurka 2 eta 1 galdu zuten azken partidan eta bosgarren postuan daude. Maila bereko beste taldeak ere galdu egin zuen iragan asteburuan. Ostadarren kontra 2 eta 1 amore eman behar izan zuten eta azken postuan daude, larunbatean 9:00etan Danenaren aurka jokatu aurretik.
Bestelakoan, kadete neskek egurra jaso zuten Leintz Arizmendiren aurka. Zortzigarrenak dira eta beraien aurretik dagoen Aloña Mendiren zelaian ariko dira igandean 12:30ean. Infantiletan, Aralar Intxurreko mutilek 3 eta 5 irabazi zuten Billabonan. Lidertzan jarraitzen dute jokaturiko guztia irabazita eta larunbatean 12:00etan Tolosan jokatuko dute. Nesken taldeak 7 eta 1 galdu zuen Aizkorri Goierriren zelaian. Seigarren postuan daude eta Goierri Gorriren zelaian jokatuko dute larunbatean 10:15ean. Azkenik, erregional mutilek 6 eta 2 galdu zuten asteburuan eta hurrengo jardunaldian atsedena izango dute.