Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2019·11·20
Intxurreko futbolariek lau partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri zelaian. Erregional eta infantil gizonezkoak eta gorengo zein infantil emakumezkoen taldeak izango dira partida horietako protagonistak. Gorengo mailako neskek garaipen berri bat kateatu nahiko diote iragan asteburuan lortutakoari. Elgoibarren aurka 4 eta 0 irabazi zuten eta laugarrenak dira, igandean 16:00etan Zestoaren aurka jokatu aurretik. Infantil neskek ere garaipena lortu zuten azken partidan. Goierri Gorriren aurka 3 eta 5 irabazi zuten eta seigarren postuan daude, larunbatean 11:30ean beraien aurretik dagoen Euskaldunaren bisita jaso aurretik.
Gizonezkoen maila berean, Aralar Intxurreko taldeak 0 eta 3 irabazi zuen Tolosan eta lehen postuan sendo jarraitzen dute, larunbatean 9:30ean Danenaren aurka jokatu aurretik. Elorriko laugarren partida erregional mutilena izango da. Iragan astean atsedena izan zuten eta Anaitasuna liderraren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean.
Kadete mailako mutilen taldeetako batek garaipena lortu zuen eta besteak galdu. Partida irabaztea lortu zutenek garaipen erosoa lortu zuten. 10 eta 2 jipoitu zuten Lazkao. Bosgarrenak dira eta bigarren dagoen Danenaren zelaian jokatuko dute larunbatan 12:30ean. Maila bereko beste taldeak 2 eta 3 galdu zuen Danena Bren aurka. Azken postuan dira eta hirugarren dagoen Beasainen zelaian ariko dira igandean 12:30ean. Kadete mailan jarraituz, nesken taldeak galdu egin zuen 9 eta 0 Aloña Mendiren aurka. Zortzigarrenak dira eta asteburuan atsedena izango dute.
Azkenik, gizonezkoen jubenil mailako taldeak punturik batu ezinik jarraitzen du. Segura Goierriren aurka 1 eta 7 galdu zuten eta larunbatean 18:15ean hirugarren dagoen Lazkaoren zelaian jokatuko dute.