Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Aralar Intxurreko mutilek hamabigarren garaipena jarraian lortu zuten Tolosaren aurka

2020·01·29


Intxurreko futbolarien lau partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian asteburuan. Gorengo mailako neskek igoera faseko partida izango dute Mariñoren aurka larunbatean 12:00etan, iragan asteburuan atsedena izan ondoren. Kopa jokatzen ari diren jubenil mutilek Amara Berriren kontra jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Azken partidak 2 eta 3 irabazi zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka eta hirugarren postuan daude. Kadete neskek 0 eta 3 galdu zuten Bergara liderraren aurka eta zortzigarren jarraitzen dute Lagun Onaken aurka igandean 11:00etan jokatu aurretik. Aralar Intxurreko infantil neskek ere galdu egin zuten. Aizkorri Goierri 2 eta 7 nagusitu zen Alegian eta larunbatean 10:00etan Goierri Gorriren aurkakoa izango dute.

Bestelakoan, kadete mutilen bi taldeek garaipena lortu zuten. A taldeak 6 eta 1 menperatu zuen Danena eta hirugarren postuan daude, larunbatean 12:30ean bigarren dagoen Ordiziaren aurka jokatu aurretik. Beste taldeak 2 eta 1 irabazi zion Euskaldunari. Hauek seigarrenak dira eta bigarren dagoen Urnietaren zelaian ariko dira larunbatean bertan 18:00etan. Aralar Intxurreko mutilek lehen faseko hamabigarren garaipena lortu zuten igandean 2 eta 1 Tolosaren aurka. Lidertzan dira eta Danenari egingo diote bisita larunbatean 9:45ean. Azkenik, erregional mutilak kopa jokatzen hasiko dira asteburuan. Lehen partida Lengokoaken zelaian izango dute igandean 17:00etan.