Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional, jubenil eta infantil gizonezkoak eta kadete neskak izango dira etxean ariko direnak

2020·02·26


Intxurreko futbol taldeen lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Inauterietako etenaren ostean lehiara itzuliko dira eta erregional mutilek Lazkaoren aurkako kopako partida jokatuko dute larunbatean 18:00etan. Jubenil mutilek ere kopako hitzordua izango dute. Ekintzaren aurka ariko dira larunbatean 15:30ean. Lehiaketa berari dagokion partida izango dute kadete neskek ere, Aloña Mendiren aurka igandean 11:30ean. Aralar Intxurreko mutilek txapeldunen faseko bigarren neurketa izango dute Zestoaren aurka larunbatean 11:00etan.

Bestelakoan, gorengo mailako neskek igoera faseko partida jokatuko dute Oiartzunen larunbatean 15:30ean. Kadete mailako gizonezkoen bi taldeek kopako partidak izango dituzte. A taldeak Tolosan jokatuko du larunbatean 12:00etan eta B taldeak Lasarten igandean 14:15ean. Azkenik, Aralar Intxurreko neskek kopako lehen hitzordua izango dute Tolosan larunbatean 9:00etan.