Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2020·03·11
Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Kadete mailako emakumezkoen taldea, gizonezkoen biak eta Aralar Intxurreko neskak izango dira partida horietako protagonistak. Kadete mailako neskek Bergararen aurkako kopako partida izango dute igandean 11:30ean, Goierri Gorriren aurkako partida bertan behera geratu ostean. Mutilek ere kopako partidak izango dituzte. A taldeak 1 eta 3 irabazi zion Ostadarri eta larunbatean 10:30ean Lazkaoren aurka jokatuko dute. Beste taldeak 4 eta 1 galdu zuen Hernanin eta Danena liderraren bisita izango dute egun berean 12:30ean. Infantil neskek 2 eta 5 galdu zuten Goierri Gorriren aurka kopan. Bigarren partida larunbatean 9:00etan jokatuko dute Danenaren aurka.
Bestelakoan, erregional mutilek garaipena lortu zuten kopan Euskalduna liderraren zelaian. 3 eta 4 irabazi zuten eta laugarrenak dira 9 punturekin. Asteburuan atsedena izango dute. Gorengo mailako neskek garaipenik lortu ezinda jarraitzen dute igoera fasean. Santo Tomas Lizeoaren aurka 0 eta 4 galdu zuten eta zazpigarrenak dira, larunbatean 12:00etan Amaikak Bat liderraren zelaian jokatu aurretik. Jubenil mutilek Sanseren zelaian jokatuko dute kopan igandean 18:50ean. Iragan asteburuan bina berdindu zuten etxean Danenaren zelaian eta bosgarrenak dira zazpi punturekin. Aralar Intxurreko muilek garaipena lortu zuten txapeldunen fasean Antigua Luberriri 0 eta 8 irabazita. Bigarrenak dira eta beraiekin berdinduta dagoen Udarregi Usurbilen aurkakoa izango dute larunbatean 10:00etan.