Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·01·11
Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenik mutilek lehen faseko azken neurketa izango dute larunbatean 17:45ean Ostadarren aurka. Alegiarrak lidertzan dira iragan asteburuan Danenaren aurka 4 eta 0 galdu arren eta sailkapeneko zazpigarrenaren aurka ariko dira, igoera faserako txartela jada poltsikoan dutela. Ohorezko mailako kadeteek lehen itzuliko azken partida izango dute egun berean 15:30ean Tolosaren aurka. Intxurrek bana berdindu zuen Aizkorri Goierriren zelaian eta bederatzigarren postuan daude. Tolosarrak hamargarrenak dira.
Infantil mailako taldeei dagokienean, neskek Goierri Gorri Cren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan. Urnietan 2 eta 1 galdu zuten eta hirugarren postuan daude, zazpigarrenaren aurka jokatu aurretik. Mutilek Beasain izango dute aurkari larunbatean 11:45ean. Lazkaon 0 eta 3 irabazi zuten eta laugarren postuan daude, bigarrenaren aurka jokatu aurretik.
Azkenik, erregional mutilek lehen faseko azken partida izango dute Ikasberriren zelaian igandean 15:30ean. Urolari 3 eta 2 irabazi zioten alegiarrek eta laugarren postuan iritsiko dira azken partida horretara.