Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2024·01·10

Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalek lehen faseko azken partida izango dute larunbatean 15:30ean Usurbilen aurka. Iragan asteburuan 0 eta 2 irabazi zioten Texasi eta laugarrenak dira. Gorengo mailako jubenilek oporretatik bueltako lehen neurketa izango dute etxean egun berean 11:30ean Lazkaoren aurka. Lehen mailako jubenilek partida izan zuten aurreko astean eta 0 eta 2 irabazi zioten Texasi. Multzoko lidertzan dira eta larunbatean bertan 18:00etan Billabonaren aurkakoa izango dute. Etxean ariko den azken taldea infantil mailako neskena izango da. Kopako partida izango dute igandean 12:00etan Urnietaren kontra.
Etxetik kanpo ariko direnen arten, ohorezko mailako kadeteek Bergaran jokatuko dute larunbatean 10:00etan eta infantil mutilek txapeldunen faseko partida izango dute larunbatean 12:00etan Lagun Onaken zelaian.