Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2024·10·28
Intxurreko futbolariek lau partida jokatuko dituzte etxean jaiegun bat gehiago duen asteburuan. Erregionalek Beasainen aurkakoa izango dute larunbatean 16:00etan. Usurbilen 0 eta 4 irabazita hirugarren postuan daude. Gorengo mailako kadete mutilek Mutriku izango dute aurkari ostiralean 10:00etan. Hauek ere garaipena lortu zuten Soraluzen azken partidan eta zortzigarren daude. Lehen mailako kadete neskek atsedena izan zuten iragan asteburuan eta Mondragonen aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Infantil mutilen talde batek ere ez zuen partidarik izan aurreko jardunaldian eta Oriokoren aurka ostiralean 13:30ean jokatuz itzuliko dira lehiara.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, ohorezko mailako jubenilek Trintxerpen jokatuko dute igandean 15:30ean. Euskaldunaren aurka bina berdindu zuten eta seigarrenak dira. Infantil mutilen bigarren taldea Ordizian ariko da larunbatean 9:00etan. Beasaini irabazita beste garaipen bat lotu nahiko dute. Azkenik, maila bereko neskek bina berdindu zuten Goierri Gorriren aurka eta ostiralean 10:00etan Seguran jokatuko dute.