Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
Erregionalak, kadeteak eta infantil mailako bi talde ariko dira etxean larunbatean eta igandean
2024·11·20
Asteburuan Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira Elorri zelaian. Larunbatean 10:00etan infantil mutilek Lazkaoren aurka jokatuko dute. 13:00ean maila bereko neskek Zumaia izango dute aurkari. 16:00etan erregionalek Lazkaoren aurka jokatuko dute eta igandean 11:00etan, kadete neskek Aizkorri Seguraren kontra jokatuko dute. Azpian dituzte aurreko asteburuko emaitzak eta jardunaldi honetako partidak.
TALDEA | AZKEN JARDUNALDIKO EMAITZA | ASTEBURU HONETAKO PARTIDA | ORDUTEGIA |
Erregionalak | Euskalduna 1-6 Intxurre | Intxurre-Lazkao | Larunbatean 16:00etan Alegian |
Ohorezko mailako jubenilak | Intxurre 1-1 Mondragon | Amaikak Bat-Intxurre | Larunbatean 16:00etan Deban |
Gorengo mailako kadeteak | Intxurre 3-1 Beasain | Ilintxa-Intxurre | Igandean 12:15ean Legazpin |
Lehen mailako kadeteak | Euskalduna 9-0 Intxurre | Intxurre-Aizkorri Segura | Igandean 11:00etan Alegian |
Infantilak | Intxurre 0-1 Tolosa | Lazkao-Intxurre | Larunbatean 9:30ean Lazkaon |
Infantilak | Tolosa 4-6 Intxurre | Intxurre-Lazkao | Larunbatean 10:00etan Alegia |
Infantilak | Mutriku 4-1 Intxurre | Intxurre-Zumaiako | Larunbatean 13:30ean Alegian |