Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
Kadete mailako bi talde eta infantiletako beste bi izango dira etxean ariko direnak
2025·02·05

Intxurreko futbolarien lau partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Gorengo mailako kadeteek Urnietaren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan eta segidan, infantilek Mondragonen aurkakoa izango dute, 12:00etan. Igandean 10:00etan lehen mailako kadeteek Arizmendi UDAren aurkakoa izango dite eta 12:00etan infantilek Amaikak Bati egingo diote aurre. Segidan duzue partida guztien zerrenda.
| TALDEA | IRAGAN ASTEBURUKO PARTIDA | ASTEBURU HONETAKO PARTIDA | NOIZ ETA NON |
| Erregionalak | Intxurre 2-0 Lengokoak | Trintxerpe-Intxurre | Igandean 17:30ean Trintxerpen. |
| Ohorezko mailako jubenilak | Intxurre 2-0 Zumaiako | Danena-Intxurre | Larunbatean 17:30ean Zizurkilen. |
| Gorengo mailako kadeteak | Lazkao 3-2 Intxurre | Intxurre-Urnieta | Larunbatean 10:00etan Elorrin. |
| Lehen mailako kadeteak | Zestoa 4-0 Intxurre | Intxurre-Arizmendi UDA | Igandean 10:00etan Elorrin. |
| Infantilak | Intxurre 5-1 Texas Lasartearra | Kostkas-Intxurre | Larunbatean 11:00etan Donostian. |
| Infantilak | Bergara 6-1 Intxurre | Intxurre-Mondragon | Larunbatean 12:00etan Elorrin. |
| Infantilak | Tolosa 0-4 Intxurre | Intxurre-Amaikak Bat | Igandean 12:00etan Elorrin. |