Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorrin
2025·09·22

Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalak, gorengo mailako neskak, ohorezko mailako jubenilak eta lehen mailako kadeteak izango dira etxean ariko direnak. Gorengo eta kadete mailetako nesken taldeek asteburuan ekingo diote denboraldiari.
Iragan asteburuko emaitzei dagokienean, gorengo mailako mutilek bina berdindu zuten etxean Lagun Onaken aurka. Erregionalek 2 eta 1 galdu zuten Lehengokoaken zelaian. Ohorezko mailako jubenilek 1 eta 0 galdu zuten Lazkaon eta gorengo mailako kadeteek 0 eta 3 eman zuten amore Tolosaren aurka.
Azpian duzue partiden zerrenda:
-Gorengo maila: Lazkao-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Lazkaon.
-Erregionalak: Intxurre-Billabona. Larunbatean 18:00etan Elorrin.
-Gorengo maila: Intxurre-Mondragon. Igandean 12:00etan Elorrin.
-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Billabona. Larunbatean 15:30ean Elorrin.
-Gorengo mailako kadeteak: Lazkao-Intxurre. Larunbatean 11:00etan Lazkaon.
-Lehen mailako kadeteak: Intxurre-Zestoa. Larunbatean 12:00etan Elorrin.
-Lehen mailako infantilak: Ordizia-Intxurre B. Igandean 16:00etan Ordizian.
-Infantilak F8: Hernani-Intxurre. Larunbatean 9:00etan Hernanin.