Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorrin

Gorengo eta kadete mailetako lau taldeak izango dira etxean ariko direnak

2026·01·26


Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorrin. Larunbat goizean kadete neskek Ilintxaren aurka jokatuko dute 11:00etan. Arratsaldean, gorengo mailako mutilen mailan, Intxurreren eta Lazkaoren artekoa jokatuko da 18:00etatik aurrera. Igande goizean kadete mutilek Lazkao izango dute aurkari 11:00etan eta gorengo neskek Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatuko dute igandean 15:30ean. Segidan dituzue iragan asteburuko emaitzak eta aste honetako partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Lagun Onak 2-1 Intxurre. 

-Gorengo maila: atsedena.

-Erregionalak: Intxurre1-3 Elgoibar. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 4-2 Vasconia.

-Gorengo mailako kadeteak: Tolosa 1-1 Intxurre. 

-Lehen mailako kadeteak: atsedena.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre 1-1 Tolosa. 

-Lehen mailako infantilak: Intxurre 18-0 Antigua Luberri. 

-Infantilak F8: Intxurre 3-4 Intxaurdi. 

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Intxurre-Lazkao. Larunbatean 18:00etan Elorrin.

-Gorengo maila: Intxurre-Santo Tomas Lizeoa. Igandean 15:30ean Elorrin.

-Erregionalak: Aloña Mendi-Intxurre. Igandean 12:00etan Oñatin.

-Ohorezko mailako jubenilak: Zumaiako-Intxurre. Larunbatean 12:30ean Zumaian.

-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Lazkao. Igandean 11:00etan Elorrin.

-Lehen mailako kadeteak: Intxurre-Ilintxa. Larunbatean 11:00etan Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Soraluze-Intxurre. Igandean 12:30ean Soraluzen.

-Lehen mailako infantilak: Arrupe Chaminade-Intxurre. Larunbatean 9:00etan Donostian.

-Infantilak F8: Mariño Real Union-Intxurre. Igandean 12:30ean Irunen.