Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira larunbatean Elorrin

Infantilek goizean jokatuko dute eta arratsaldean kadeteen eta erregionalen txanda izango da

2025·04·09


Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Goizeko 10:00etan infantilek Kostkasen aurka jokatuko dute eta maila bereko beste taldeak Bergararen aurka jokatuko du 12:00etan. 15:30ean kadeteek Zestoa izango dute aurkari eta 17:30ean erregionalek Tolosaren aurka jokatuko dute. Azpian duzue zerrenda osoa:

TALDEA AZKEN EMAITZA HURRENGO PARTIDA NOIZ ETA NON
Erregionalak Mutriku 2-2 Intxurre Intxurre-Tolosa Larunbatean 17:30ean Elorrin.
Jubenilak Intxurre 0-1 Sanpedrotarra Mondragon-Intxurre Igandean 17:00etan Arrasaten.
Kadeteak Lagun Onak 0-4 Intxurre Intxurre-Zestoa Larunbatean 15:30ean Elorrin.
Kadeteak Intxurre 0-1 Goierri Gorri Amaikak Bat-Intxurre Larunbatean 15:30ean Deban.
Infantilak Texas lasartearra 1-5 Intxurre Intxurre-Kostkas Larunbatean 10:00etan Elorrin.
Infantilak Urola 3-2 Intxurre Intxurre-Bergara Larunbatean 12:00etan Elorrin.
Infantilak Zarautz 0-11 Intxurre Ilintxa-Intxurre Larunbatean 10:00etan Legazpi.