Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien partida bakarra jokatuko da asteburuan Elorri zelaian

Igoera poltsikoan duten jubenilek multzoen faseko azken neurketa jokatuko dute igandean Danenaren aurka

2023·05·17


Intxurreko jubenilek zaleen aurrean jokatuko dute igoera faseko azken partida igandean 12:00etan Danenaren aurka. Iragan asteburuan 2 eta 1 galdu zuten Ostadarren zelaian baina lidertzan amaitzea bermatuta dute, azken partidan egiten dutena egiten dutela ere. Behin fase hori amaituta, maiatzeko azken asteburuan lehen mailako txapelduna zehazteko partida jokatuko dute Usurbilen aurka.

Erregionalek kopako ligaxkako azken partida izango dute larunbatean 17:30ean Beti Onaren zelaian. Pasaiaren aurka bana berdinduta bigarren postuan iritsiko dira azken partida horretara. Azkenik, kadeteek ere ligako azken neurketa izango dute. Aizkorri Goierriren aurka hiruna berdindu zuten eta Tolosaren aurka jokatuko dute azken partida larunbatean 11:30ean.