Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien partida bakarra jokatuko da larunbatean Elorri zelaian
2024·01·17

Intxurreko futbolariek partida bakarra jokatuko dute larunbatean Elorri zelaian. Infantil mutilek 3 eta 2 galdu zuten txapeldunen fasean Lagun Onaken aurka eta larunbatean 11:00etan Lazkaoren bisita izango dute.
Gorengo mailako jubenilek 3 eta 1 irabazi zioten Lazkaori eta lidertzan iritsiko dira atseden jardunaldira. Lehen mailako jubenilak ere lehen postuan iritsiko dira larunbatean 17:30ean Danenaren zelaian jokatuko duten neurketara. Azken partidan 4 eta 1 irabazi zioten Billabonari. Ohorezko mailako kadeteek 10 eta 0 galdu zuten Bergaran eta larunbatean 12:00etan Ordizian jokatuko dute. Azkenik, infantil neskek 5 eta 3 irabazi zioten kopan Urnietari. Lehen postuan dira eta igandean 10:15ean Aiztondoren zelaian ariko dira.
Erregionalak lehen fasea amaitu zuten iragan astean Usurbili 3 eta 0 irabazi eta laugarren geratu dira.