Berriak
2020·01·22
Alegiako futbol zaleek bete-beteko futbol eskaintza izango dute asteburuan. Intxurreko futbolarien sei partida jokatuko dira asteburu osoan zehar. Erregional mutilek Ordiziaren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Lehen faseko azken partida izango dut eta aurreko astean Andoainen 3 eta 1 galdu ostean, garaipenarekin amaitu nahiko dute ligaxka. Kadete neskek 3 eta 0 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Zortzigarrenak dira eta Bergara liderraren bisita izango dute igandean 16:00etan. Maila bereko mutilen bi taldeek kopako bigarren jardunaldia jokatu zuten. A taldeak 1 eta 9 irabazi zuen Lazkaon eta hirugarren postuan jarri dira, azkena dagoen Danenaren aurka larunbatean 11:30ean jokatu aurretik. Beste taldeak 4 eta 1 galdu zuen Danenaren aurka eta punturik gabe daude, igandean 12:00etan egoera berean dagoen Euskaldunaren aurka jokatu aurretik.
Infantiletan, neskek 2 eta 1 galdu zuten Goierri Gorriren zelaian. Laugarren postuan daude eta igandean 10:30ean Aizkorri Goierri liderraren bisita izango dute. Mutilek 5 eta 2 irabazi zioten Billabonari eta hamaikagarren garaipena lortu zuten. Lehen postuan jarraitzen dute eta larunbatean 10:00etan zazpigarren dagoen Tolosaren aurka jokatuko dute.
Jubenil mutilek garaipena lortu zuten kopan. SANSEri 3 eta 2 irabazi zioten eta laugarren postuan kokatu dira eta zazpigarren dagoen Santo Tomas Lizeoaren zelaian jokatuko dute igandean 13:40ean. Gorengo mailako neskek atsedena izango dute. Azken partidan 2 eta 3 galdu zuten Euskaldunaren aurka.