Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien sei partida jokatuko dira asteburuan Elorrin
2025·11·17

Asteburuan Intxurreko futbolariek bost partida jokatuko dituzte Elorri zelaian. Larunbat goizean kadete neskak ariko dira eta arratsaldean erregional eta gorengo mailetako mutilak. Igandean berriz, gorengo mailak nesek eguerdian jokatuko dute eta kadete zein jubenil mutilak arratsaldean ariko dira. Segidan dituzue iragan asteburuko emaitzak eta hurrengo jardunaldiko partidak.
Iragan asteburuko emaitzak:
-Gorengo maila: Zestoa 0-2 Intxurre.
-Gorengo maila: Mondragon 0-4 Intxurre.
-Erregionalak: Billabona 2-1 Intxurre.
-Ohorezko mailako jubenilak: Billabona 1-3 Intxurre.
-Gorengo mailako kadeteak: Zestoa 2-4 Intxurre.
-Lehen mailako kadeteak: Zestoa 2-2 Intxurre.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre 7-2 Tolosa.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre 4-2 Anaitasuna.
-Infantilak F8: Intxurre 4-1 Aloña Mendi.
Datorren asteburuko partidak:
-Gorengo maila: Intxurre-Mondragon. Larunbatean 18:00etan Elorrin.
-Gorengo maila: Intxurre-Segura Aizkorri. Igandean 12:30ean Elorrin.
-Erregionalak: Intxurre-Hernani. Larunbatean 15:30ean Elorrin.
-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Danena. Igandean 17:45ean Elorrin.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Mondragon. Igandean 15:30ean Elorrin.
-Lehen mailako kadeteak: Intxurre-Lagun Onak. Larunbatean 10:00etan Elorrin.
-Lehen mailako infantilak: Danena-Intxurre. Larunbatean 9:00etan Zizurkilen.
-Lehen mailako infantilak: Beasain-Intxurre. Larunbatean 13:30ean Beasainen.
-Infantilak F8: Tolosa-Intxurre. Igandean 15:30ean Usabalen.