Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien sei partida jokatuko dira asteburuan Elorrin
2026·01·07

Intxurreko futbolariak asteburuan itzuliko dira lehiara. Urte berriko lehen jardunaldian sei partida ikusi ahal izango dira Elorrin. Larunbatean lau jokatuko dira, bi goizez eta bi arratsaldez eta igande arratsaldean beste bi neurketa izango dira. Hemen partiden zerrenda:
-Gorengo maila: Intxurre-Aloña Mendi. Larunbatean 18:00etan Elorrin.
-Gorengo maila: Goierri Gorri-Intxurre. Igandean 15:30ean Beasainen.
-Erregionalak: Intxurre-Euskalduna Andoaindarra. Larunbatean 15:30ean Elorrin.
-Ohorezko mailako jubenilak: Euskalduna Andoaindarra-Intxurre. Larunbatean 16:00etan Andoainen.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Amaikak Bat. Igandean 15:00etan Elorrin.
-Lehen mailako kadeteak: Aizkorri Segura-Intxurre. Larunbatean 9:30ean Seguran.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Usurbil. Larunbatean 9:30ean Elorrin.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Aretxabaletako UDA. Larunbatean 11:15ean Elorrin.
-Infantilak F8: Intxurre-Usurbil. Igandean 17:30ean Elorrin.