Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien sei partida jokatuko dira Elorrin asteburuan

Gorengo, jubenil, kadete eta infantil mailetako taldeak izango dira etxean ariko direnak

2025·10·13


Intxurreko futbolarien sei partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Gorengo mailako bi talde, jubenilak, kadeteak eta infantil mailako bi talderen partidak jokatuko dira. Segidan dituzue iragan asteburuko emaitzak eta datorren asteburuko neurketen ordutegiak.

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Getariako Keta Babyauto 2-0 Intxurre. 

-Gorengo maila: Atsedena.

-Erregionalak: Intxurre 0-2 Tolosa. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-2 Segura Aizkorri.

-Gorengo mailako kadeteak: Urki 5-1 Intxurre. 

-Lehen mailako kadeteak: Intxurre 1-1 Anaitasuna. 

-Lehen mailako infantilak: Billabona 0-17 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Lazkao 0-1 Intxurre. 

-Infantilak F8: Intxurre 2-2 Urnieta. 

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Intxurre-Anaitasuna. Larunbatean 15:30ean Elorrin.

-Gorengo maila: Intxurre-Mutriku. Larunbatean 12:00etan Elorrin.

-Erregionalak: Vasconia-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Donostian. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Ordizia. Larunbatean 18:00etan Elorrin.

-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Elgoibar. Igandean 17:30ean Elorrin.

-Lehen mailako kadeteak: Urola-Intxurre. Larunbatean 12:00etan Zumarragan.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Astigarragako Mundarro. Larunbatean 9:00etan Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Igandean 15:30ean Elorrin.

-Infantilak F8: Goierri Gorri-Intxurre. Larunbatean 13:00ean Ordizian.