Berriak
Atzealdea

Intxurreko gizonezko erregionalen partida bat jokatuko da larunbatean Elorri futbol zelaian

Lehen jardunaldian Lazkaon 1 eta 3 irabazita iritsiko dira denboraldiko etxeko lehen partidara

2022·09·28


Intxurreko gizonezkoen erregional mailako taldeak denboraldiko etxeko lehen partida jokatuko du larunbatean 15:30ean Elorrin Texas Lasartearraren aurka. Alegiarrek iragan larunbatean ekin zioten denboraldi berriari Lazkaon eta 1 eta 3 irabazi zuten. Gizonezko jubenilek asteburuan ekingo diote denboraldiari, multzoko lehen jardunaldian atsedena izan ostean. Larunbatean 18:00etan Lazkaon jokatuko dute. Azkenik, ohorezko mailako kadete mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten larunbatean Eibarren aurka 3 eta 1. Larunbatean 12:00etan Lagun Onaken aurka jokatuko dute Azpeitian.