Berriak
Atzealdea Intxurreko gizonezko jubenilak kopatik kanpo geratu dira Antigua Luberriren aurka 3 eta 0 galdu ostean
2022·05·18
Intxurreko jubenil mailako gizonezkoen taldeak amaitu du denboraldia. Kopako final laurdenetako kanporaketa jokatu zuten igandean Antigua Luberriren aurka eta 3 eta 0 galdu zuten. Kadete mutilek beste garaipen bat lortu zuten 2 eta 6 Urnietaren aurka eta igoera faseko azken partida larunbatean 11:00etan etxean jokatuko dute Real Unionen aurka. Ondoren, mailako txapelduna erabakitzeko kanporaketak izango dituzte.
Erregional mutilek 2 eta 1 irabazi zioten Eibartarraki. Galtzen hasi arren, azken minutuetan partidari buelta ematea lortu zuten eta 17:00etan Lazkaon denboraldiko azken partida jokatuko dute.
Infantiletan, mutilek lehen postuan amaitu dute kopako multzoan Ordiziari 8 eta 0 irabazi ostean. Larunbatean final zortzirenetako kanporaketa jokatuko dute 15:30ean Elorri zelaian Añorgaren aurka. Neskek berriz hiruna berdindu zuten Goierri Gorri Dren aurka eta denboraldiko azken partida 9:00etan etxean jokatuko dute Aizkorri Goierriren aurka.