Berriak

Atzealdea Intxurreko gizonezko jubenilen eta kadeteen eta infantil nesken partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Azken horiek kopako jokatzen hasiko dira larunbatean 9:30ean Goierri Gorriren aurka

2019·02·20


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek igoera faseko jardunaldi berri bat izango dute. Sanpedrotarraren zelaian 4 eta 2 galdu ostean, Real Unionen aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Zazpigarren postuan daude eta hiru puntuak lortuta gora egiten ahaleginduko dira. Kadeteek berriz kopako partida berri bat izango dute Ostadarren aurka larunbatean 11:15ean. Alegiarrak sailkapeneko lehen postuan daude Idiazabali 0 eta 2 irabazi ostean eta lidertza hori sendotzen ahaleginduko dira.

Iragan asteburuak emakumezko taldeen garaipenak utzi zituen, besteren artean. Infantil neskek 3 eta 0  irabazi zioten Danenari lehen faseko azken partidan. Hirugarren amaitu dute lehen ligaxka eta larunbatean 9:30ean Goierri Gorriren aurka kopako lehen partida izango dute. Gorengoen mailako neskek 0 eta 3 irabazi zuten Trintxerpen kopako lehen partidan. Sailkapeneko goiko postuetan kokatu dira eta asteburuan atsedena izango dute. Garaipena lortu zuen hirugarren taldea alebinena izan zen. Aizkorri Goierriri 1 eta 4 irabazi zioten eta hurrengo aurkaria Lazkao izango dute, igandean 10:30ean Tolosan.

Infantil mutiletan, Aralar Intxurreko bi taldeek galdu egin zuten txapeldunen fasean. Aralar Intxurre Ak 4 eta 2 galdu zuen Lengokoaken aurka. Larunbatean 12:00etan Udarregi Usurbilen zelaian jokatuko dute. Maila bereko beste taldeak 2 eta 0 galdu zuen Billabonan. Datorren partida ere etxetik kanpo jokatuko dute, Urki liderraren zelaian igandean 15:30ean.

Azkenik, erregional gizonezkoek lehen faseko azken partida izango dute Lengokoaken zelaian igandean 13:30ean. Irabazten badute eta beste zelai batzuetako emaitzak aldeko badituzte, igoera fasean sartzeko aukera izan dezakete.