Berriak

Atzealdea Intxurreko gizonezkoen bi futbol taldek asteburuan hasiko dute denboraldia

Ohorezko mailako kadeteak etxean ariko dira eta gorengo mailako jubenilek Donostian jokatuko dute

2023·09·13


Intxurreko futbolariei iritsi zaie denboraldi berriari ekiteko garaia. Asteburuan gizonezkoen bi talde izango dira lanean hasiko direnak. Ohorezko mailako kadeteek etxean ekingo diote denboraldiari. Larunbatean 11:00etan Ordiziaren aurkako neurketa izango dute. Gorengo jubenil mailan ariko diren mutilek berriz, Donostian jokatuko dute igandean 15:30ean Internacional taldearen aurka. Datozen asteetan Intxurreko talde gehiago hasiko dira lehiatzen.

Bertako Igogailuak saria

Iragan larunbatean Bertako Igogailuak sariaren hirugarren ekitaldia jokatu zen Elorri zelaian. Intxurre eta Segurako taldeak aritu ziren elkarren aurka eta maila ezberdinetan lau partida jokatu zituzten egun osoan zehar. Intxurrek bi partida irabazi zituen, bat Segurak eta beste bat berdinketarekin amaitu zen. Horrenbestean, Intxurrek lortu zuen garaipena. Egun osoan izandako giro ederra kiroltasuna azpimarratu nahi izan ditu Intxurrek eta eskerrak eman dizkio Segurari izandako portaerarengatik.