Berriak
Atzealdea Intxurreko gorengo mailako jubenilek finala jokatuko dute larunbatean 17:00etan Matigoxotegin Trintxerperen aurka
2024·05·22

Intxurreko futbolariek hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburuan. Gorengo mailako jubenilek finala jokatuko dute larunbatean 17:00etan Trintxerperen aurka Donostiako Matigoxotegi zelaian. Multzo bakoitzeko bi talde onenen artetik aterako da mailako irabazlea. Final horretara joateko autobusa antolatu da. Larunbatean 16:00etan abiatuko da eskola paretik. 5 euroko kostua izango du eta interesatuek 699 73 57 77 zenbakira mezu bat bidali beharko dute.
Erregionalek finalerdia
Erregionalek berriz, kopako finalerdia izango dute larunbatean 16:00etan Astigarragako Mundarroren zelaian. Partida hori irabazten duenak Tolosaren eta Dunboa Eguzkiren arteko finalerdia irabazten duenaren aurka jokatuko du finala.