Berriak
Atzealdea Intxurreko gorengoen eta kadete nesken partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2017·01·18
Intxurreko futbolariek bi partida jokatuko dituzte asteburuan Alegian. Gorengoen mailako taldea 2017ko lehen puntuak lortzen ahaleginduko da Zestoaren aurka igandean 15:30ean jokatuko den partidan. Denboraldi gogorra ari da izaten Santos Irazustabarrenaren taldearentza. Aurreko partida 1 eta 0 galdu zuten lagun Onaken aurka eta hamaseigarren daude. Aurreko asteko partida galdu zuen beste taldea kadete neskena izan zen. Orion jokatu zuten lehen faskeo azken partida eta 1 eta 0 galdu zuten. Hirugarren amaitu dute eta larunbatean 11:00etan txapeldunen fasea jokatzen hasiko dira, Aloña Mendiren aurka etxean jokatuko duten partidan.
Txanponaren beste aldean jubenilak daude. Kopako lehen jardunaldian 6 eta 0 jipoitu zuten Euskalduna. Goiko postuetan dira lehen garaipenarekin eta Billabonan jokatuko dute larunbatean 16:30ean. Kadeteek, euren aldetik, bana berdindu zuten Billabonaren aurka. Kopako lehen neurketa izan zen beraientzat ere eta larunbatean 12:00etan Euskaldunaren zelaian jokatuko dute. Azkenik, infantilek Ordizian jokatuko dute larunbatean 10:00etan aurreko asteburuan atsedena izan ostean.