Berriak
Atzealdea Intxurreko hainbat futbol taldek asteburuan hasiko dute denboraldia
2025·09·15

Hastear da Intxurrekoen futbol denboraldia. Udako etenaldiaren ostean lehiaketa ofizialak martxan jartzen ari dira eta Intxurreko hainbat talde asteburuan hasiko dira lehian. Erregionalak, ohorezko mailako jubenilak eta gorengo mailako kadeteak izango dira lanean hasten lehenak. Lehen biek etxetik kanpo jokatuko dute eta kadeteek etxean ekingo diote denboraldiari. Hemen partiden zerrenda:
-Erregionalak: Lehengokoak-Intxurre. Irailak 21, igandea, 18:00etan Donostian.
-Ohorezko mailako jubenilak: Lazkao-Intxurre. Irailak 20, larunbata, 18:00etan Lazkaon.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Tolosa. Irailak 20, larunbata, 12:00etan Elorrin.