Berriak
Atzealdea Intxurreko hiru futbol taldek asteburuan hasiko dute denboraldia
2026·09·14

Intxurreko hiru futbol taldek asteburuan hasiko dute 2026-2027 denboraldia. Gorengo erregional mailako, ohorezko jubenil mailako eta gorengo kadeteen mailako gizonezkoak izango dira lanean hasten lehenak. Erregionalek eta kadeteek igandean etxean jokatuko dituzte partidak, 16:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren. Gainontzeko taldeak datozen asteetan batuko dira lehiaketara. Lehen jardunaldiari begira, bi partida jokatuko dira Elorrin. Segidan duzue partida guztien zerrenda:
Gorengo erregional maila: Intxurre-Eibartarrak. Igandean 16:00etan Elorrin.
Ohorezko jubenil maila: Beasain-Intxurre. Larunbatean 18:30ean Beasainen.
Kadeteen gorengo maila: Intxurre-Reala. Igandean 11:00etan Elorrin.