Berriak
Atzealdea Intxurreko infantil mailako bi taldeek asteburuan ekingo diote denboraldiari etxean
2021·10·13
Asteburu honetatik aurrera Intxurrek beste bi futbol talde lehian izango ditu. Infantil mailako gizonezko zein emakumezkoen taldeek denboraldiko lehen partidak izango dituzte, biek ere etxean. Gizonezkoek Aizkorri Goierriren aurka jokatuko dute igandean 11:00etan eta emakumezkoek Euskaldunaren aurka larunbatean 10:00etan.
Bestelakoan, iragan asteburuan bi garaipen lortu zituzten Intxurreko futbolariek. Erregional mutilek 3 eta 1 irabazi zioten Atotxa Riverri eta laugarren postuan jarri dira lau punturekin. Larunbatean 17:45ean bigarren dagoen Euskaldunaren zelaian ariko dira. Kadete mutilek bolada bikainarekin jarraitzen dute. Tolosari 6 eta 1 irabazi ostean, lidertzan dira jokaturiko hiru partidak irabazita eta igandean 17:30ean beraiekin berdinduta dagoen Aizkorri Goierriren zelaian ariko dira.
Jubenil mutilek hiruna berdindu zuten Idiazabalen. Seigarrenak dira eta larunbatean 11:30ean hirugarren dagoen Danenaren bisita izango dute. Azkenik, gorengo mailako neskek 2 eta 7 galdu zuten Euskaldunaren kontra. Zortzigarrenak dira eta larunbatean 16:00etan bigarren dagoen Goierri Gorrien aurka ariko dira.