Berriak
Atzealdea Intxurreko Ipentza eta Azpilikueta, txapeldun
2025·03·31
Intxurreko Enetz Ipentzak eta Amets Azpilikuetak Eskuz Binakako Errendimenduko txapelketa irabazi zuten ostiralean. Ikaztegietan jokatu zen finalean Aretxabaletako Akizu eta Pastor izan zituzten aurkari eta 18 eta 16 irabazi zuten.
Intxurrekoen partidak
Ostiralean Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira Elorrin 18:30etik aurrera. Hemen partida guztien zerrenda:
Apirilak 4, ostirala, 18:30ean Alegian:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Arkirun.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Alde Zaharra.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Alde Zaharra.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Mundarro.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Soraluze.
Apirilak 4, ostirala, 18:30ean Andoainen:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko jubenilen lehen maila: Gazteleku-Intxurre.
Apirilak 4, ostirala, 18:30ean Aretxabaletan:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Aretxabaleta-Intxurre.
Apirilak 4, ostirala, 18:30ean Urnietan:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: EPLE-Intxurre.
Apirilak 5, larunbata, 11:30ean Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Behar Zana-Intxurre.
Apirilak 5, larunbata, 16:00etan Egian:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Alde Zaharra-Intxurre.