Berriak
Atzealdea

Intxurreko jubenil mailako gizonezkoen futbol taldeak kopako final laurdenak jokatuko ditu igandean Antigua Luberriren aurka

Erregional eta infantil mailetako mutilen partidak ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian

2022·05·11


Intxurreko jubenil mailako gizonezkoen taldeak kopako final laurdenetako kanporaketa jokatuko du Antigua Luberriren aurka igandean Donostiako Berio zelaian 18:30ean. Final zortzirenetan Mundaiz kanporatu zuten alegiarrek 4 eta 1 irabazita eta finalerdietan sartzeko aukera dute parez-pare. Antigua Luberrik Antzuola kanporatu zuen 3 eta 2 irabazita.

Bestelakoan, erregional mutilek igoera faseko partida izango dute etxean larunbatean 15:30ean Eibartarraken aurka. Alegiarrek 4 eta 1 galdu zuten larunbatean Mariñoren zelaian eta bederatzigarrenak dira sailkapenean. Infantil mutilak ere etxean ariko dira. Urolaren aurka 0 eta 9 irabazi zuten eta kopako multzoko lidertzan dira, Ordiziaren aurka larunbatean 11:00etan jokatu aurretik.

Infantil neskek 5 eta 4 galdu zuten Goierri Gorri A taldearen aurka eta seigarren postuan daude kopako multzoan. Larunbatean 9:00etan etxetik kanpo ariko dira berriz ere, Goierri Gorri Dren zelaian. Kadete mutilek 6 eta 1 irabazi zuten asteburuan, igoera faseko hamabosgarren garaipena lortuz. Larunbatean 11:30ean bigarren dagoen Urnietaren aurka ariko dira.