Berriak

Atzealdea Intxurreko jubenil mutilek ohorezko mailarako igoera lortu dute

Lagun Onaki 2 eta 0 irabazi zioten asteburuan eta bi jardunaldiren faltan, igoera ziurtatu dute

2023·05·10


Intxurreko gizonezkoen jubenil mailako taldeak ohorezko mailan jokatuko du datorren denboraldian. Igoera fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu dute alegiarrek igoera, Lagun Onaken aurka 2 eta 0 irabazi ostean. Asteburuko partida Ostadarren zelaian jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Zorionak!!

Bestelakoan, erregionalek atsedena izan zuten eta lrunbatean 15:30ean multzoko liderraren aurka jokatuko dute etxean. Kopako multzoko lidertza egongo da jokoan. Ohorezko mailako kadeteek ere etxean jokatuko dute, kasu honetan Aizkorri Goierriren aurka larunbatean 12:00etan. Ilintxari 6 eta 1 irabazi zioten alegiarrek iragan asteburuan.

Infantilek asteburuan amaitu zuten kopako ligaxka. Bestek laugarren amaitu dute Aiztondori 0 eta 5 irabazi ostean. Mutilek bigarren amaitu dute Lazkaon 3 eta 7 irabazi eta gero. Bi taldeek amaitu dute denboraldia.