Berriak

Intxurreko jubenilak eta kadete neskak Elorri zelaian ariko dira asteburuan

Jubenilek ziurtatuta daukate kopako multzoko lehen postua azken jardunaldiaren atarian

2017·05·03


Maiatzaren 27an ospatuko du Intxurre taldeak denboraldi amaierako festa plazan. Horren aurretik ordea, denboraldi honi dagozkion lanak amaitu behar dituzte eta helburu horrekin, Intxurreko bi taldek Elorrin jokatuko dituzte asteburuko partidak. Kadete neskek igoera faseko jardunaldi berri bat izango dute. Iragan neurketan 6 eta 0 galdu zuten Azpeitian eta sailkapeneko zortzigarrenak dira. Hirugarren dagoen Bergararen aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Jubenilek aldiz, kopako lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute, multzoko lehen postua ziurtatuta dutelarik. Astigarragan bana berdindu zuten azken partidan eta larunbatean 15:30ean bosgarren dagoen Urnietaren bisita izango dute.

Beste hiru taldeak etxetik kanpo ariko dira. Jubenilen kasuan bezala, kadete mutilek ere lehen faseko azken partida jokatuko dute. Urnietari 8 eta 0 irabazi ostean seigarrenak dira eta beraien atzetik dagoen Aizkorriren aurka jokatuko dute igandean 11:00etan. Infantilek berriz, Danenaren zelaian jokatuko dute igandean 10:00etan. Hauek ere kopa jokatzen ari dira baina oraindik bi partida dituzte. Urnieta liderraren aurka golik gabe berdindu zuten azken jardunaldian eta bigarren postuan daude. Azkenik, gorengoen mailako taldeak Urolaren zelaian jokatuko du larunbatean 16:00etan. Aurreko partidan 0 eta 2 galdu zuten Eibar Urkoren aurka eta hauek ere azken bi partiden atarian dira.