Berriak
Atzealdea Intxurreko jubenilak lehen mailako txapeldun geratu dira
2023·05·31
Intxurreko jubenil mailako gizonezkoen taldea lehen mailako txapeldun geratu da. Larunbatean jokatu zuten finala Donostian Usurbilen aurka eta partida bina amaitu ostean, penalti jaurtiketek erabaki zuten lehia. Une erabakior horretan fin aritu ziren alegiarrak eta 4 eta 2 irabaztea lortu zuten, lehen mailako talderik onena izan direla berretsiz. Zorionak!!
Erregionalek finala larunbatean
Erregionalek kopako finala jokatuko dute larunbatean Aloña Mendiren aurka larunbatean 16:00etan Bergaran. Alegiarrek Dunboa Eguzkiren aurkako finalerdia jokatu zuten larunbatean Alegian eta gogotik egin behar izan zuten lan garaipena lortzeko. Arauzko denbora bina amaitu zen eta luzapenean bi gol egin zituen Intxurrek garaipena lortzeko.