Berriak
Atzealdea Intxurreko jubenilek kopako finalerdia eta denboraldi amaierako festa izango dira larunbatean
2017·05·23
Egun betea izango da larunbatekoa Intxurre futbol taldea osatzen duten kideentzat. Arratsaldean jubenilen kopako finalerdia jokatuko da Elorri zelaian. 16:00etan hasiko da partida eta alegiarrek Danena izango dute aurkari finalerako txartela lortzeko lehian. Finalerdietan azken uneko gol batek eman zion Intxurreri garaipena Santo Tomas Lizeoaren aurka eta jokalariek badakite Danenaren aurkakoa irabazita, denboraldiari amaiera bikaina emateko aukerekin izango direla.
Behin partida hori amaituta, Intxurrek denboraldi amaierako festa ospatuko du plazan. Ohiko moduan, zahagiardoa izango da eta ondoren talde ezberdinetako jokalari azpimarragarrienentzat sariak izango dira.
Bukatzeko gogoratu, kadete neskek garaipenarekin amaitu zutela iragan astean denboraldia. Hernaniren aurka 1 eta 0 irabazi zuten igoera faseko azken partidan eta zortzigarren amaitu dute.