Berriak

Atzealdea Intxurreko kadete mailako gizonezkoen futbol taldeak asteburuan ekingo dio denboraldiari

Aurten ohorezko mailan ariko dira eta lehen partida larunbatean 16:30ean jokatuko dute Orion

2022·09·14


Intxurreko futbolariei ari zaizkie oporrak amaitzen. Aurrendenboraldiko lanak aurreratuta dituzte eta pixkanaka talde ezberdinak lehian hasiko dira datozen asteetan. Aurten goiztiarrenak kadete mailako mutilak izango dira. Iaz lehen mailatik ohorezko mailarako igoera lortu zuten eta aurten 30 jardunaldiz osaturiko liga izango dute. Lehen neurketa larunbatean 16:30ean jokatuko dute etxetik kanpo Oriokoren aurka.