Berriak
Atzealdea Intxurreko kadete mailako mutilek lehen mailako finala jokatuko dute larunbatean 11:00etan Martutenen Oriokoren aurka
2022·05·31
Intxurreko gizonezkoen kadete mailako taldeak lehen mailako finala jokatuko du larunbatean 11:00etan Martutenen Oriokoren aurka. Alegiarrek finalerdia jokatu zuten larunbatean Elorri zelaian Trintxerperen aurka eta partida lehiatua izan bazen ere, azkenerako garaipena etxean geratu zen 2 eta 1eko emaitzarekin. Finalean aurkari izango duten Oriokok berriz, Antigua Luberri kanporatu zuen finalerdietan 1 eta 0.
Finalera joateko autobus bat antolatu da. Larunbatean 9:10ean abiatuko da Intxurre elkartearen paretik. Bertan joan nahi dutenek intxurrefutbola@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo 617 962 502 telefonora deitu dezakete.
Infantil mutilek berriz agur esan diote kopari Gure Txokaren aurka final laurdenetan 3 eta 5 galdu ostean.