Berriak
Atzealdea

Intxurreko kadete mailako mutilek lehen mailako finalerdia jokatuko dute larunbatean 10:00etan Trintxerperen aurka

Infantil mutilek kopako final laurdenetako partida izango dute egun berean 11:45ean Gure Txokoaren aurka

2022·05·24


Intxurreko futbolariek hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburuan. Kadete mailako mutilek lehen mailako finalerdia izango dute larunbatean 10:00etan Trintxerperen aurka Elorrin. Partida hori irabazten badute, finalean Oriokoren eta Antigua Luberriren arteko partidako irabazlearen kontra jokatuko dute. Igoera faseko azken partida 4 eta 2 irabazi zuten Real Unionen aurka.

Infantil mailako mutilek berriz, kopako final laurdenak jokatuko dituzte larunbatean 11:45ean Elorrin Gure Txokoaren aurka. Iragan larunbatean hutsean berdindu zuten final zortzirenetako partidan Añorgaren aurka eta penaltietan lortu zuten aurrera egitea.

Bestelakoan, erregional mailako mutilek amaitu dute denboraldia. Igoera faseko azken partida 3 eta 1 galdu zuten Lazkaon eta zortzigarren postuan amaitu dute. Infantik mailako neskek ere amaitu dituzte aurtengo denboraldiari dagozkionak. Kopako azken partida 3 eta 6 galdu zuten Aizkorri Goierriren aurka eta seigarren amaitu dute.

Larunbatean, maiatzak 28, denboraldi amaierako festa egingo du Intxurre taldeak iluntzean plazan.