Berriak

Intxurreko kadete mutilen eta jubenilen futbol partidak ikusi ahal izango dira Elorri zelaian asteburuan

Kadete neskena izan zen iragan asteburuan Intxurrek lortutako garaipen bakarra

2016·11·15


Asteburuan futbol jardunaldi berri bat jokatuko da eta maila ezberdinetako Intxurreko taldeek partidak izango dituzte. Horietatik bi jokatuko dira Alegian eta kadete mutilena eta jubenilena izango dira. Jubenilek Lazkao liderraren aurka jokatuko dute igandean 12:00etan. Lazkaoko taldea sendo dago sailkapeneko lehen postuan eta alegiarrak aldiz, bosgarrenak dira hamabi punturekin Seguran bana berdindu ostean. Kadete mailako mutilek Aizkorri izango dute aurkari larunbatean 10:00etan. Hauek Lazkaon 3 eta 0 galdu zuten asteburuan eta bosgarren postuan daude bederatzi punturekin.


Maila bereko neskak bolada oso onean sartuta daude azken asteetan. Zarautzen aurka 2 eta 0 irabazi zuten eta sailkapeneko hirugarren postuan daude hamahiru punturekin. Beraien aurretik puntu bat gehiagorekin dagoen Urnietaren zelaian jokatuko dute larunbatean 12:00etan. Gorengoen mailako taldea da txanponaren beste aldea. Asteburuan 1 eta 2 galdu zuten Ikasberriren aurka eta sailkapeneko azkenak dira lau punturekin oraindik garaipenik lortu gabe. Larunbatean 12:30ean Tolosan jokatuko dute. Aralar Intxurreko infantilak ere ez daude sasoiko. Tolosaren aurka 1 eta 2 galdu zuten eta oraindik ez dute punturik bildu. Larunbatean 10:00etan Danenaren zelaian izango dute lehen puntuak zakuan sartzeko aukera.