Berriak
Atzealdea Intxurreko kadete neskak kopako txapeldun
Penaltietan irabazi zioten Mariño Real Unioni atzo Donostian jokaturiko finala
2026·06·08

Intxurre kadete mailako nesken taldeak Gipuzkoako kopa irabazi du. Atzo Donostian jokaturiko finalean penaltietara iritsi behar izan zuten baina azkenerako garaipena lortu zuten Mariño Real Unionen aurka. Arauzko denbora banako berdinketarekin amaitu zen eta penaltietan 3 eta 2 nagusitu ziren alegiarrak, denboraldia modu paregabean amaituz. Zorionak!!