Berriak

Atzealdea Intxurreko kadeteen lehen mailako gizonezkoen bikoteak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du ostiralean Elorrin

Ostegunean partida bat jokatuko da 18:00etan eta ostiralean bost 18:10ean hasita

2022·11·09


Intxurreko kadeteen lehen mailako gizonezkoen bikoteak Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatuko du ostiralean Elorri pilotalekuan Ilunpeko bikotearen aurka. 18:10ean hasiko den jaialdiko hirugarren partida izango da final hori. Ostegunean partida bakarra jokatuko da 18:00etan. Hemen zerrenda:

Azaroak 10, osteguna, 18:00etan hasita:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Mendia (Intxurre)-Ezkurra (Añorga).

Azaroak 11, ostirala, 18:10ean hasita:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Ipentza (Intxurre)-Erauntzetamurgil (Oiarpe).

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-Ilunpe.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Txulobi.