Berriak
Atzealdea Intxurreko kadeteen lehen mailako gizonezkoen eskuz binakako bikoteak Udaberri txapelketa irabazi du
2022·03·30
Intxurreko pilotariek txapelketak irabazten jarraitzen dute. Iragan ostiralean Udaberri txapelketako finala jokatu zen Alegian, gizonezkoen eskuz binakako kadeteen lehen mailan. Intxurreko Muruak eta Iturriozek 22 eta 12 irabazi zuten Tolosako Castroren eta Tolosaren aurka eta iragan astean gomazko paletako neskek egin bezala, beste txapelketa bat irabazi zuten Intxurrerentzat.
Gipuzkoako lau t’erdikoa
Asteburuan Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa hasiko da gizonezkoetan. Intxurrek zortzi ordezkari izango ditu eta horietatik bik Alegian jokatuko dute. Bihar, osteguna, nagusien bigarren mailan Intxurreko Oiarbidek Otsabioko Garaibururen aurka jokatuko du 18:15ean. Ostiralean kadeteen bigarren mailan Intxurreko Agirrek Tolosako Ugartemendia izango du aurkari 18:05etik aurrera.