Berriak
2019·11·26
Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek denboraldiko lehen puntuak batzea izango dute helburu igandean 16:00etan beraien aurretik dagoen Idiazabalen aurka jokatuko duten partidan. Iragan asteburuan 7 eta 0 galdu zuten Lazkaon. Kadete mailako hiru taldeak ere etxean ariko dira. Neskek Bergararen aurka jokatuko dute igandean 11:00etan, pasa den asteburuan atsedena izan ostean. Mutilei dagokienean, bosgarren multzoko taldeak 1 eta 3 irabazi zion Danenari azken partidan. Bosgarrenak dira eta laugarren dagoen Ostadarren bisita izango dute larunbatean 9:30ean. Seigarren multzoko taldeak berriz 8 eta 3 galdu zuen Beasainen. Multzoko azkenak dira eta Lazkao liderraren aurka jokatuko dute egun beran 11:30ean.
Bestelakoan, gorengo mailako neskek 3 eta 0 irabazi zioten Zestoari. Hirugarren postuan daude eta bosgarren dagoen Mutrikuren zelaian ariko dira larunbatean 16:30ean. Erregional mutilek ere garaipena lortu zuten. Anaitasuna 3 eta 1 menperatu zuten eta laugarrenak dira. Azken postuan dagoen Axular Isturinen zelaian jokatuko dute 18:00etan. Azkenik, infantil mailako bi taldeek ere garaipenak lortu zituzten. Aralar Intxurreko neskek 5 eta 3 menperatu zuten Euskalduna. Laugarren postuan daude eta igandean 10:00etan Tolosan jokatuko dute. Mutilek berriz 9 eta 0 irabazi zioten Danenari eta lehen postuan jarraitzen dute jokatutako sei partidak irabazita. Garaipenen zakua betetzen jarraitzen jarraitzeko aukera izango dute larunbatean 12:00etan Urnietaren zelaian jokatuko duten partidan.