Berriak
Atzealdea Intxurreko ohorezko mailako kadete mutilen taldeak Eibarren aurka jokatuko du larunbatean 11:00etan Elorrin
Lehen jardunaldian 3 eta 1 galdu zuten Oriokoren zelaian eta erregional gizonezkoek asteburuan ekingo diote denboraldiari
2022·09·21

Intxurreko ohorezko mailako gizonezkoen kadete taldeak larunbatean ekin zion futbol denboraldiari. Oriokoren zelaian jokatu zuten eta 3 eta 1 galdu zuten. Bigarren jardunaldiko partida larunbatean jokatuko dute 11:00etan Eibarren aurka.
Kadeteekin batera, erregional mutilak ere lehian izango dira asteburutik aurrera. Lehen partida Lazkaon jokatuko dute larunbatean 17:00etan.