Berriak
Atzealdea Intxurreko palistak Gipuzkoako azpitxapeldun
2025·10·29

Intxurreko palistek ezin izan zuten Gipuzkoako txapelketako finala irabazi. Nagusien mailako finala jokatu zen ostiralean Elorrin eta Intxurreko Muruak eta Olanok, 30 eta 13 galdu zuten Hernaniko Eizmendi ahizpek osaturiko bikotearen aurka.
Bestalde, eskuz binaka gizonezkoetan, Intxurreko Muruak Egiako txapelketa irabazi zuen Okiñenarekin batera finala 22 eta 13 irabazita.
Asteburuko partidak
Urriak 30, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Gazteleku.
Urriak 30, osteguna, 19:00etan Aian:
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Aia-Intxurre.
Urriak 30, osteguna, 20:00etan Urnietan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Hernani.
Urriak 31, ostirala, 18:00etan Lizartzan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. Tolosa-Intxurre.
Azaroak 1, larunbata, 10:30ean oiartzunen:
-Gomazko paletan binaka gizonezko kadeteak: Txost-Intxurre.
Azaroak 2, igandea, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Abantzu (finalerdia).