Berriak

Atzealdea Intxurreko palistek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Hernanin

Emakumezko jubenil mailan Luluagak eta Ugartemendiak Behar Zanako bikotearen aurka jokatuko dute 11:00etan

2024·11·07


Intxurreko palistek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute larunbatean 11:00etan Hernanin. Emakumezko jubenil mailan, Luluagak eta Ugarmetendiak Behar Zanako bikotearen aurka jokatuko dute.
Etxeko partidei dagokienean, aste honetan itzuliko dira Intxurrekoak Alegiako pilotalekura. Ostiralean 19:00etatik aurrera bi partida jokatuko dira. Hemen zerrenda osoa:
Azaroak 8 , ostirala, 18:30ean Urnietan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Urnieta-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 17:45ean Alkizan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 18:00etan Lizartzan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 19:00etan Alegian:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-EPLE.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Itturri.
Azaroak 8 , ostirala, 19:00etan Amezketan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Zazpi Itturri-Intxurre.
Azaroak 9, larunbata, 11:00etan Hernanin:
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxure-Behar Zana.
Azaroak 9, larunbata, 16:00etan Oreretan:
-Paleta Moelle infantilak: Intxurre-Behar Zana.
-Paleta Moelle infantilak: Behar Zana-Intxurre.