Berriak
Atzealdea

Intxurreko palistek Udaberri txapelketa irabazi zuten asteburuan

Agirrek eta Olanok 30 eta 27 irabazi zieten Zarautzen jokatutako finalean Zumaiako Echaideri eta Azkueri

2020·03·11


Intxurreko palistek bi final jokatu zituzten asteburuan eta txanponaren bi aldeak dastatu zituzten. Batetik, emakumezkoen jubenil mailako Udaberri txapelketa irabazi zuten ostiralean Intxurreko Agirrek eta Olanok. Zarautzen jokaturiko finalean 30 eta 27 irabazi zieten Zumaiako Echaideri eta Azkueri. Euskal Herriko Irekian berriz, Intxurrek 30 eta 16 galdu zuen Larraun taldearen aurka.

Ostiralean partidak Elorrin

Asteburuari begira, Udaberri txapelketako finalerdietako joanekoa jokatuko du Intxurreko gizonezkoen nagusien bigarren mailako bikoteak Alde Zaharra taldearen aurka. Jubenilen lehen mailan, gizonezkoetan, Intxurrek Zestoaren aurkako final laurdenetako partida jokatuko da Elorri pilotalekuan ostiralean 19:00etan hasiko den jaialdian. Neurketa horren aurretik, infantil mailako gizonezkoen bi partida jokatuko dira. Bigarren mailan Intxurrek Aloña Mendiren aurka jokatuko du eta lehen mailan Soraluze izango da Intxurreren aurkaria.