Berriak

Atzealdea Intxurreko palistek Udaberri txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean Elorri pilotalekuan

17:00etan hasiko den jaialdian jubenil eta nagusien mailetako finalerdi bana jokatuko da

2023·03·22


Intxurreko palistek Udaberri txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean 17:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Jubenil mailan, Intxurre eta Behar Zanako bikoteak neurtuko dira. Irabazleak Txulobi izango du zain finalean. Nagusietan berriz, Intxurreko bi bikote ariko dira elkarren aurka. Horrek esan nahi du, Intxurrek ziurtatuta duela presentzia Hernaniren aurkako finalean.